Sarrera | Berriak | Irudiak



© 2010 LENBUR Fundazioa | Harreman

JAIAK ETA TRADIZIOAK

Eskualdeko biztanleek metatutako herri-ondarearen erakusgarri bikain dira tradizio, jai eta erromeriak, eta ondare horrek jai-egutegi aberatsa utzi digu.

Otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan, herritako koruak eta beste hainbat talde kalera irteten dira, egun horretako koplak kantatzera.

Inauteriak datoz ondoren. Ostirala mozorro-eguna da, eta larunbatean eta igandean dantza-taldeek Euskal Herri osoko inauteri tradizionala erakusten dute.

Maiatzean hasten dira zaindariaren jaiak eta auzoetako jaiak, eta iraila bitartean ospatzen dira, etenik gabe.

Jaietako ekitaldien artean, hauek dira azpimarragarrienak: Legazpiko eta Zumarragako ezpatadantza, Urretxun eta Zumarragan egiten den harria arrastaka eramatearen proba, Urretxuko euskal jaia eta Mirandaola (Legazpi), San Juan (Urretxu), Santa Isabel (Zumarraga) eta Kizkitzako (Ezkio-Itsaso) erromeriak.
San Juan bezperan, ekainaren 23an, eskualdeko herri guztietan sua pizten da, eta erromeriak izaten dira. Legazpin, egun horretan, "Armen Alardea" ospatzen da, eta pixka bat lehenago, Gorpuzti-egunetik zortzi egunera, oilarraren jokoa egiten da.


Abenduan sartzearekin batera, Legazpin oraindik ere ospatzen den "San Nikolas Eguna"rekin ematen zaio hasiera Gabonetako zikloari. Abenduaren 5ean ikasleak egun horretako koplak abesten aritzen dira kalez kale. San Nikolasez jantzitako haur batek gidatzen ditu.

Azkenik, abenduaren 24an, Olentzero etortzen da, eta egun osoan haurrak eta gazteak Gabon-kantak abesten aritzen dira herri osoan zehar.

Legazpin iraileko lehen igandean ospatzen den Artzai-Eguna eta Zumarragan eta Urretxun abenduaren 13an egiten den Santa Luzia feria Euskal Herriko jai-egutegiaren ezinbesteko erakusgarriak dira.

Urte osoan, kultur jarduera eskaintza zabala izaten da, eta, duten oihartzunagatik, hauek dira azpimarragarrienak: Legazpin uztailean egiten den Mirandaolako pastorala; Zumarragan, Antiguako Musika Zikloa (iraileko larunbatetan) eta Antigua Abesbatzak (koro-lehiaketa, eta beste komunitate batzuetako koroek ere parte hartzen dute); azkenik, Urretxuko Mineralogia eta Palentologia Astea, azaroan. .

Jai-egutegia

Inprimitu
Kontsultak Egiteko Formularioa
Lege Oharra | Kredituak