   
Bisita daiteke - Turismo Bulegoa 943 730428 Iraganera bidaia egiteko aukera izango duzu XVI. mendeko burdinola baten berreraikitze zehatz horretan. Horrez gain, igandeetan ikuskizun bat ikusi ahal izango duzu zuzenean, antzinako arropekin jantzitako olagizonak burdina lantzen ikusiko dituzu (urteko igande guztietan, azarotik martxora ezik, hileko lehen igandeetan irekitzen baita). Burdinolek antzinako metodoak jarraituz egiten zuten burdina; horretarako gau eta egun etenik gabe funtzionatzen zuen labe baxu eta irekia erabiltzen zuten. Egur-ikatzezko geruzak eta aurrez belztu eta birrindutako burdinki-geruzak txandakatuz kargatzen zen. Eragiketak 4 ordu inguru irauten zuen eta labearen atzean kokatutako hauspo pare batetik ateratako aire-injekzioari esker tenperatura 1.200 eta 1.300 șC-ra iristen zen. Emaitza burdina gorri eta oretsua zen, berehala ingudera igotzen zena han mazoarekin forjatzeko, langile batek kurrikekin eusten zion bitartean. Horrela, zepa kendu eta burdinaren kalitatea hobetzea lortzen zen |