 |
|
Natur eta Kultur Ondarea |
Kontzeptua |
 |
 |
Gaur egun, kultur ondareaz hitz egitean, ez gara ari ondare historiko eta artistikoari eta arte ederretako ondareari buruz soilik: kontzeptu horren barruan sartzen dira ingurune naturala, ohiturak, ingurune industriala, toponimia… Beraz, kasu horietan, kultur ondarea ondare hori sortzen duen gizartearen erradiografia bikaintzat, kultur identitatearen sinbolotzat eta kanpora begirako adierazpena duen faktoretzat hartzen da. Kultur ondareari buruzko bigarren kontzeptu edo ideia horretan oinarritzen da LENBUR egitasmoa; horregatik, giltzarriak honakoak dira: ingurune naturala, ohiturak, burdina, gizateria… |


|
 |
Natur Ondarea |
 |
|
Baso, zelai, ibai eta gailurretan barrena ibiliz (adibidez, Aizkorri, Korosti, Aizeleku, Irimo, Izaspi eta Samiño) naturan murgilduko gara, eta bertan ikusi ahal izango ditugu flora- eta kareharri-mota gehien, eta haritz landugabeen eta haginen azalera handiena eta hobekien kontserbatuena. "Santa Barbara, Deskarga, Leturia, San Kristobal, Santa Isabel, Elgarresta eta Aginaga nekazaritza-auzoek; Ezkio-Itsaso, Brinkola eta Telleriarte herriguneek, eta Hegialde nekazaritza-inguruak, bere zelai berde eta baserriekin, kultur ondare aberatsa eta paisaia berdingabea osatzen dute." |
 |
 |
|
 |
Kultur Ondarea |
 |
|
Giza jarduerak iraganaren arrastoak utzi ditu Urola Garaia eskualdean. Arrolamendi, Aantzetako Gaina, Pagobakarra, Oleta eta Elorrietako tumuluak, eta Oamendi, Irumugarrieta eta Irumugarrieta II-ko dolmenak Historiaurreko gizakiak gure eskualdean utzitako aztarnak dira.
Erlijio-jarduera ermita eta elizetan gauzatzen da, adibidez, Andre Mariaren elizan (Antioko baselizan), Jasokundeko Andre Mariaren elizan, Urretxuko San Martin de Tours elizan, Jasokundeko Ama Birjinaren elizan; San Miguel elizan eta San Bartolome elizan. Agerraldiek ere utzi dute arrastorik. Horren adibide da Anduagako zelaia (Ezkio).
Badira mundu zibilarekin lotutako beste adierazgarri batzuk ere: Zumarragako, Urretxuko (pinakoteka eta guzti) eta Legazpiko Udalak; Jauregi Handia (Legazpi Etxea), Areizaga, Baroikoa, Ipeñarrieta, Elorregi eta Bikuña jauregiak; Igartubeiti baserria, Urretxuko Erdi Aroko parte zaharra eta Zumarragako plaza; baita eskualdeko geografia zipristintzen duten gurutzadura, pikota, karobi, izoztegi eta eskulturak ere.
Zepategiak, burdinolak, presak, ubideak, meatzeak, labeak, tailerrak, fabrikak, bizitegiak, gizarte-eraikinak… Horiek guztiek eskualdean oso errotuta egon den eta burdinaren kulturari lotua dagoen industria-jardueraren arrasto fisikoen multzo aberatsa osatzen dute.
|
 |

 |
|
|
|
|