 |
LENBUR Dokumentazio Zentroa burdinari eta burdinaren inguruan antolatutako bizitza sozial eta ekonomikoari dagozkion dokumentu-fondoak biltzeko sortu da. Era berean, gure Dokumentazio Zentroak informazioa modu antolatuan eta katalogatuan eduki nahi du, interesa duen edozein pertsona edo instituziok fondoak eskuragarri izan ditzan.
Legazpin kokatua dago, eta fondo asko udalerri horrekin erlazionatuta daude, zalantzarik gabe. Horrek guztiak Dokumentazio Zentroa udalerri horretako erreferentzia-puntu bihurtzen du, bai burdinari eta historiari lotutako alderdietan, bai bestelako zenbait esparrutan ere: hiribilduaren teknologia-, ekonomia-, industria-, gizarte- eta kultura-garapenaz ari gara. Era berean, udalerriaz haratago, mankomunitateko historia, probintziako historia eta Euskal Herri osoko burdinaren historia ezagutzeko ezinbesteko erreferentzia da.
Hasiera batean, udalerriarekin bakarrik erlazionatuta zeuden dokumentuak azpimarratu ziren; baina, gaur egun, gure ikerketa-esparruak eremu geografiko zabalagoa hartzen du, eta modu berean tratatzen ditu Fundazioaren helburu diren gaiekin loturik dauden dokumentu guztiak.
Beraz, Lenbur Dokumentazio Zentroak zabalik egon nahi du hemen lantzen diren gaiekiko interesa duten unibertsitate, instituzio eta enpresa guztientzat eta kultura eta leku guztietako gizabanakoentzat. Askotariko zerbitzuak emanez, Zentroak gune irekia izan nahi du, hezkuntza-, prestakuntza- edo ikerketa-lanetan ari den edozein instituzio edo partikularrentzat.
LENBUR Fundaziotik eraikitzen ari garen egitasmo berezia da hau. Zentroak gero eta fondo gehiago ditu, eta, hartu duten dimentsioa dela-eta, oraindik ez dugu informazio guztia digitalizaturik eta informatizaturik. Horregatik, goiz da oraindik eskatzen duen orori zerbitzu ezin hobea emateko. Hala ere, zerbitzu zehatzak ematen zaizkie eskatzen duten guztiei.
|
|
 |
- Hemeroteka
- Liburutegia
- Fototeca
- Bideoteka
- Fonoteka
- Fondo bereziak
- Ondare higigarria
|
|
|
 |
 |
Dokumentazio Zentroaren Fondoa osatzen duen dokumentu-bilduma oso aberatsa da, bai dokumentuak askotarikoak direlako, bai kantitate aldetik.
LENBUR Dokumentazio Zentroaren fondoak burdinarekin erlazionatuta dauden mota guztietako dokumentuz osatuta daude, bai herri mailakoak bai hortik kanpokoak. Gainera, Legazpiko Patricio Echeverría eta Fundiciones San Miguel enpresetako fondoez gain, Zentroak inguruko eta probintziako beste enpresa batzuetako fondoak ere baditu: Mutrikuko Industrias Egaña, Irungo Palmera etab.
Aipatutako enpresen fondoez gain, burdinarekin erlazionatutako gaur egungo, XX. mende hasierako eta XIX. mende amaierako bibliografia ditu.
Bestalde, iaz, burdinaren inguruan sortutako gizarte-egitura ulertzeko eta berreraikitzeko erreferentzia baliagarri diren dokumentu eta elementu guztiak biltzen hasi zen LENBUR Dokumentazio Zentroa. Horrela, Zentroak honako hauek ditu gaur egun: dokumentuei dagokienez, ekonomatuko errazionamendu-liburuxkak, Patricio Echeverría enpresako lehen langileen nominak…; metalurgiako ekoizpen-prozesuetan erabilitako makineria, hala nola, prentsak eta matxinoak; antzinako plantxak, irratiak, arrosarioak, jaunartzeko jantziak, lan-jantziak, bizikletak, langileek Patricio Echeverria fabrikara hamaiketakoa eramateko erabilitako otarrak…
Dokumentu horiek guztiak lortzeko hainbat bide erabili dira. Batez ere, erosketari eta partikularren eta instituzio nahiz enpresen lagapenari eta dohaintzari esker ugaritu dira fondoak.
Materialaren aniztasunari begiratuta ere, hainbat dokumentu-tipologia bereiz daitezke fondoan: liburuak, aldizkako argitalpenak, liburuxkak, planoak, mapak, fakturak, postalak, margolanak, errazionamendu-liburuxkak, burtsa-balioak, argazkiak, diapositibak, bideoak, soinudun erregistroak… Goian aipatutako makineria eta objektuak fisikoki Dokumentazio Zentrotik kanpo daude, baina objektu horien irudi digitalizatuak ditugu Zentroan. |
|
|
|
 |
- Eskuizkribuak
- Aldizkako argitalpenak, aldizkariak, egunkariak, buletinak, kazetaritza-artikuluak…
- Liburuxkak, merkataritza- eta turismo-katalogoak…
- Material grafikoa, argazkiak, postalak, marrazkiak, margolanak
- Material kartografikoa, planoak eta mapak
- Entzunezko materiala, zintak
- Filmak, bideoak eta diapositibak
- Objektuak, makineria…
|
|
|
|