Sarrera | Berriak | Irudiak
Natura eta Kultura-ondarea
Fundazioa
Egitasmoak
Azpiegiturak eta Ekipamenduak
Prestakuntza eta Enplegua
Babesleak
Sariak
Prentsa-Bulegoa
Batzar-Gela
Dokumentazio-Zentroa
Erakusleihoa



© 2010 LENBUR Fundazioa | Harreman
Fundazioaren historia
Eremu geografikoa
Organigrama
Helburuak
Estrategiak eta neurriak
Lorpenak

LENBUR Fundazioa

Fundazioa

Fundazioaren historia

Mendetan, abeltzaintza, nekazaritza eta artzaintza izan dira Urola Garaia eskualdeko jarduera nagusiak. Hala ere, horrekin batera eta salbuespen gisa, eskualdeko herri batean, Legazpin, garrantzi ekonomiko handiko beste jarduera ekonomiko bat garatu zen: burdinaren protohistoria. Horren lekuko dira haizeolak eta ur-burdinolak. Sektore hori krisian sartu zen, ordea, eta XIX. mendearen azken herenean, burdinolak itxi egin ziren.
XIX. mendearen erdialdera arte lur horietako bizilagunak lehen sektorean jardun bazuten ere, industrializazioak lehen urratsak eman zituen. Mendearen bigarren erdian, industria-sektoreak indarra hartu zuen pixkanaka-pixkanaka, eta XX. mendean sartzean, berriz, burdinaren industria zen nagusi eskualdean. 1970 eta 1980ko hamarkadetako krisiak, ordea, ondorio larriak eragin zituen herri horietan. Horregatik, esan daiteke 90eko hamarkada birmoldaketek eta erretiro aurreratuek markatu dutela.
Krisiaren ondoren, eta eskualde osoaren historian burdinak zer garrantzi izan duen kontuan hartuta,1994an, burdinak industrializazio aurreko garaian izandako garapena azalduko zuen burdinaren museo tematikoa egiteko ideia lantzen hasi zen.
Geroago, lehen zirriborro hori egitasmo zabalago bihurtu zen; egitasmo horrek burdinaren museoa bere ingurunean integratu nahi zuen, bai industrializazio aurreko ikuspegitik bai ikuspegi industrialetik ere. Museo irekia egitea izan zen ideia; batetik, turismoa erakartzeko gai izango zen kultura- eta aisialdi-eskaintza izango duen museoa, eta, bestetik, gizarte-garapena bultzatu eta eskualdeko ondarea berreskuratzen lagunduko duena.
Testuinguru horretan garatu zen "Legazpi, Natura eta Burdinaren Artisautza" egitasmoa. Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, INEM eta Europar Batasunari (Resider II programaren barruan) aurkeztu zitzaien.
1996a gogoetarako urtea izan zen, eta egitasmoa museologian adituak diren hainbat pertsonari aurkeztu zitzaien, haien iritzia jakiteko.
1997an, "Legazpi, Natura eta Burdinaren Artisautza" egitasmoan ekimen pribatuak ere esku hartu behar zuela ikusi zen, eta fundazio bat sortzea erabaki zen, ekimen pribatua eta publikoa batzea ahalbidetuko zuen formula gisa. Arrazoi praktikoengatik, egitasmoak "LENBUR" izena hartu zuen (Legazpi, Natura eta Burdina).
LENBUR Fundazioa 1997ko azaroan sortu zen, eta Legazpiko Bikuña Jauregian du egoitza. Azken urteotan, LENBUR Fundazioa Urola Garaia eskualdeko natur, industri eta kultur ondarea aztertzen, berreskuratzen, birsortzen eta zabaltzen aritu da, eta LENBUR Lurralde Museoa (Burdinaren Bailarako Museoa) egitasmoa taxutu du.



Izateko Arrazoia

LENBUR egitasmoa Legazpiko Udalaren ekimen gisa sortu zen, eta helburu nagusia eskualdeko kultur eta natur ondarea, bereziki burdinaren historiarekin lotutakoa, baloratzea zen, eta, hala, Urola Garaiaren garapen ekonomikoa eta soziala bultzatzea.
Beraz, LENBUR Fundazioaren ardatz nagusiak burdinaren kultura eta natur eta kultur ondarea dira. Guztiarekin ere, ingurune naturalari, ohiturei, kultur ondareari eta burdinaren industriari balioa ematea da helburua, herri baten kultur identitate gisa eta kanpora begirako adierazpena duen elementu gisa.
Bere ibilbidean, LENBUR Fundazioak eskualdeko iragan hurbilaren zati diren elementuak, hala nola, burdinolak, errotak, industriak etab. ikertze- eta berreskuratze-lanak bultzatu ditu, eta, horrela, "Burdinaren bailara"ren izaera berretsi du eskualdeak.
Era berean, ondasun higigarrien eta higiezinen ondarea berreskuratzeari esker, LENBUR Fundazioak instalazio, makineria, altzari, plano, argazki eta askotariko dokumentazioa pilatu du. Hori guztia eskualdea ikertzeko eta ezagutzeko material garrantzitsua da.
Ondare hori hedatzea LENBUR Fundazioaren funtsezko alorra da. Antolatzen diren ibilbide, erakusketa, topaketa eta foroek, eta argitaratzen diren gidek erakusten dute zein balio nagusitan oinarritzen den. Hedatze-lan horri esker, gainera, turismo- eta kultura-eskaintza ezagutzera eman daiteke; eskaintza horren gune Mirandaolako Natura eta Artisau Parkea, Langileen Ibilbidea, Antioko baseliza, Urretxuko Erdi Aroko alde zaharra eta Iparragirre, eta Igartubeiti baserria dira.

Palacio Bikuña (Sede de LENBUR Fundazioa)

Inprimitu
Kontsultak Egiteko Formularioa
Lege Oharra | Kredituak