 |
|
Egitasmoak
Eskualdekoak
|
Urola Garaia eskualdeko industria-jardueraren garrantzia eta kalitatea ezin daitezke zalantzan jarri.
Urola Garaiak askotariko aztarna fisikoz osaturiko kultur ondare aberatsa du, eta ondare hori eskualdean gertatutako industria-, ekonomia- eta gizarte-prozesuen ondorio da. Arrasto horiei esker, burdina egiteko prozesu osoa etenik gabe eta lapsus teknologikorik gabe ikus daiteke, X. mendetik XXI. mendera, gizarte-talde eta ingurune natural bati lotuta, eta Urola Garaia eskualdeko lurralde berdingabean.
Hori dela-eta, gure eskualdea, duela mila urte baino gehiagotik hona, giza jarduera zehatz bat mantentzearen adibide bikain bihurtu da: burdinaren manipulazioaz ari gara.
LENBUR Fundazioa lanean ari da industri, natur eta kultur ondare hori ikertu, kontserbatu, berreskuratu, birsortu eta zabaltzeko. Horretarako, zenbait egitasmo prestatu ditu, eta horiek martxan jartzearekin bere helburu nagusia lortu nahi du: Espainia mailan dagoen Burdinaren Interpretazio Zentro bakarra sortzea. Egitasmo batzuk martxan dira dagoeneko.
Gainera, eskualdeko kultur ondarearen beste balio batzuk aprobetxatuz, kulturgune horiek finkatzeko eta sendotzeko egitasmoak garatuko ditu.
Jarraian, aipatutako egitasmoak azaltzen dira: deskribapena, kokapena, egitasmoaren berariazko helburua, praktikan jartzeko egin beharreko ekintzak, egitasmoa gauzatzeko faseak, gutxi gorabeherako kostua eta egitasmoaren lehentasuna.
|
|
|
|
|
|
|