Sarrera | Berriak | Irudiak
Natura eta Kultura-ondarea
Fundazioa
Egitasmoak
Azpiegiturak eta Ekipamenduak
Prestakuntza eta Enplegua
Babesleak
Sariak
Prentsa-Bulegoa
Batzar-Gela
Dokumentazio-Zentroa
Erakusleihoa



© 2010 LENBUR Fundazioa | Harreman
LENBUR Fundazioa (Txostena)
Lurralde Museoa LENBUR

LENBUR Fundazioa

Prentsa-Bulegoa

LENBUR Fundazioa (Txostena)

Urola Garaia eskualdea Gipuzkoa lurralde historikoan dago (Euskal Herria). Zumarraga, Legazpi, Urretxu eta Ezkio-Itsaso udalerriek osatzen dute, 27.000 biztanle inguru ditu, eta 88,33 km2-ko hedadura du. 140,25 km2 dituen Aizkorri Parke Naturala da gure eskualdearen muga.

Baliabide natural garrantzitsuak eta kultur ondare zibil eta industrial zabala ditugu. Ondare industrialari dagokionez, gure Burdinaren Kulturak hainbat elementu ditu: meatzeak, haizeolak eta ur-burdinolak, presak, ubideak, aroztegiak etab. Burdinolen artean Mirandaolako Burdinola da azpimarragarriena: 1952an zaharberritu zen, eta, gaur egun, martxan jartzen da bisitarientzat; hala, iraganera bidaiatzera gonbidatzen zaie. Halaber, azpimarratzekoak dira labeetan burdina galdatzen jarraitzen duten industria-instalazio handiak ere.

Azken mendean, industria izan da gure jarduera nagusia, siderurgia batez ere. 80ko hamarkadan eta 90eko hamarkada hasieran, gure bailarak Euskal Herrian izandako gainbehera industrial azkarraren ondorioak pairatu zituen. Hala, lanpostu ugari galdu ziren, eta horrek biztanleria jaistea ekarri zuen.

Industriaren gainbehera eta horrek ekarritako ondorioak ikusita, eta kontuan izanda eskualdeari berezko zaizkion balioak, Legazpik esparru estrategiko bat finkatu zuen, eta geroago gainerako udalerriak gehitu zitzaizkion. Esparru estrategiko horren helburua honakoa zen: eragile publiko eta pribatu guztiek euren ahalegin guztiak bildu ahal izatea, Urola Garaia eskualdeko ekonomia suspertzeko bide berri bat lortu eta garatzeko. Bide horren ardatza gure kultur ondarea eta gure baliabide naturalak garatu, eta produktu turistiko bihurtzea izango zen, betiere Burdinaren Kultura milenarista gunetzat hartuta. Horrela sortu zen 1994an LENBUR egitasmoa.

Egitasmo berri horrek hasieratik eskualdeko asoziazionismo-balioak aprobetxatu zituen, eta, aldi berean, ekimen publikoaren eta pribatuaren ahalegina bultzatu zituen.

Gaur egun, LENBURren helburua honakoa da: turismo-, kultur, eta industria-eskaintzaren barruan, LENBUR Lurralde Museoa egokitu eta finkatzea, Burdinaren Interpretaziorako Euskal Herriko espazio bakar gisa. Gainera, bertan gure ondare kultural eta artistikoaren hainbat elementu integratzen dira, hala nola, ermitak, elizak, baserriak, jauregiak, dorretxeak, parte zaharrak edo gure eskualdeko pertsonaien biografia ezagutzera ematea.

Elementu guztiak berreskuratu eta egitasmo komun batean batzea da LENBUR Fundazioaren betebeharra. 1997an ekin zion bere ibilbideari, fundazio publiko-pribatu gisa. Gizakiak natura eta burdinarekin izandako harremana adierazten duten ondare-elementu guztiak eta gure eskualdeko ondare artistiko eta etnografikoa osatzen duten gune guztiak ikertzea, kontserbatzea, berreskuratzea, zabaltzea eta merkaturatzea dira bere helbururik garrantzitsuenak. Beraz, LENBUR Fundazioaren helburu nagusia Urola Garaia eskualdearen gizarte-, kultura-, ekonomia-, prestakuntza-, zerbitzu- eta ikerketa-garapena bultzatzea da.

Bideari ekin zaio: gure eskualdeko historia osatu duten elementu horietako bakoitzak eman ditu lehen urratsak.



Inprimitu
Kontsultak Egiteko Formularioa
Lege Oharra | Kredituak