 |
|
LENBUR Fundazioak Legazpiko Bikuña Jauregian du egoitza, eta bere oinarrizko helburua Urola Garaia eskualdea elkarlanean dinamizatu, garatu eta sustatzea da, betiere gizarte-, kultur- eta ekonomia-alderditik. Gure fundazioak baliabide naturalak, aztarna historikoak edota kultur- eta industria-ondarea gunetzat dituzten egitasmoak diseinatzen eta gauzatzen egiten du lan. Helburua elementu horiek guztiak publikoaren esku jartzea da, bisitarientzako erakargarriak izango diren askotariko turismo-eskaintzak eginez.
Bere jarduera-esparruaren osagarri gisa, LENBUR Fundazioak Bikuña Jauregian duen egoitzako hainbat gune alokatzeko aukera eskaintzen du, jarduerak egiteko: enpresa-jarduerak, jarduera asoziatiboak, jarduera kongresualak eta kultura-, merkataritza, prestakuntza- eta gizarte-jarduerak. Honako hiru guneak eskaintzen dira: batzar-gela, hall zabal bat, eta erakusketa-aretoa. Hori guztia inguru berdingabean: XVII. mendeko jauregi guztiz zaharberrituan.
Bestalde, LENBUR Fundazioak bezeroaren asebetetzea eta arreta pertsonalizatua oinarri dituen zerbitzua eskaintzeko konpromisoa hartzen du, enpresa-harremanetarako aurrez prestatutako giroan.
LENBUR Fundazioak zure esku jartzen du ekipamendu guztia, eta gune horietan baldintza tekniko zehatzekin egingo denaren kalitatea bermatzen dizu.
|
| Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu lasai 943-731 895 telefono zenbakira |
|
|
|