Sarrera | Berriak | Irudiak
Sarrera
Eskualdea
Informazio-bulegoa
Txangoak eta bisita gudatuak
Oroigarriak eta bertako produktuak



© 2010 LENBUR Fundazioa | Harreman

INFORMAZIOA

Sarrera

BURDIN HARANEAN AURKITU AHAL IZANGO DITUZU Urola Garaia eskualdeko natur eta industri ondarea, ondare historiko-artistikoa eta nekazaritza-ondarea osatzen duten HAINBAT elementu eta gune.

Ibilbideak, museoak, bisita didaktikoak... Atal honetan gure eskualdea bisitatzera etortzeko behar duzuen informazio guztia aurkituko duzue.

Legazpiko Mirandaola Parkean, Aizkorriren magalean, dagoen Urola Garaiko Turismo Bulegoa da gure egitasmoaren abiapuntua . Mirandaola Parkeak BURDINAREN TAUPADAK IBILBIDEKO zenbait gune ere barne hartzen ditu: Mirandaolako Burdinola, Mirandaolako ermita eta EUSKAL BURDINAREN MUSEOA.
Horrez gain, Parkean oso-osorik burdinez eraikitako Europako frontoi bakarra, erregailuak dituen berdegune zabala eta haur-parkea ere aurkituko dituzu.

Urola-Garaia eskualdeko Turismo Bulegoa 60ko hamarkadako eraikin industrial batean dago (galdategia), eta bertan emango zaizue, azaldutakoez gain, BURDIN HARANeko beste edozein gune bisitatzeko behar duzuen informazio guztia. Hona hemen aipatu ez ditugunak: Antioko baseliza (Zumarraga), Igartubeiti baserria (Ezkio), Artzaintza Ekomuseoa (Legazpi), Ogiaren Txokoa (Legazpi), Urretxu, Iparragirreren jaioterria ibilbidea (Urretxu), Mineralen eta Fosilen Museoa (Urretxu) edo Egun bat 50eko hamarkadan, Langileen Ibilbidea (Legazpi). Turismo Bulegoan hau guztia egin ahal izango duzu: museoetako sarrerak erosi, bisita gidatuak erreserbatu, aterpetxeei buruzko informazioa lortu, burdinari eta altzairuari buruzko material didaktikoa kontsultatu edota erosi, eskualdeko artisau-objektuz beteriko denda bisitatu, eta, gainera, Turismo Bulegoa inguratzen duen ingurune naturalaz gozatu.


 Kontaktu eta Ordutegi datuak ikusi







Inprimitu
Kontsultak Egiteko Formularioa
Lege Oharra | Kredituak