Sarrera | Berriak | Irudiak
Sarrera
Eskualdea
Informazio-bulegoa
Txangoak eta bisita gudatuak
Oroigarriak eta bertako produktuak



© 2010 LENBUR Fundazioa | Harreman

INFORMAZIOA

Eskualdea

Zumarraga, Legazpi, Urretxu eta Ezkio-Itsasok osatzen dute eskualde txiki hori, eta, Aizkorriko Parke Naturalaren magalean, Urola ibaiaren jaiotzaren lekuko dira.

Bere ibaiaren indarraren eta besarkatzen duten gailur, baso eta zelaien paisaiaren artetik sortzen den "Miniaturazko Gipuzkoa barnealdeak" hiriaren eta landa-ingurunearen bizikidetza islatzen du. Bizikidetza horrek hainbat lekuko utzi ditu historian (burdinolak, ermitak, dorretxeak, jauregiak, baserriak...), baita naturarekiko harremanaz gozatzeko balio handiko gune naturalak ere.

Giza jarduerak iraganaren arrastoak utzi ditu Urola Garaia eskualdean. Arrolamendi, Aantzetako Gaina, Pagobakarra, Oleta eta Elorrietako tumuluak, eta Oamendi, Irumugarrieta eta Irumugarrieta II-ko dolmenak Historiaurreko gizakiak gure eskualdean utzitako aztarnak dira.

Erlijio-jarduera ermita eta elizetan gauzatzen da, adibidez, Andre Mariaren elizan (Antioko baselizan), Jasokundeko Andre Mariaren elizan, Urretxuko San Martin de Tours elizan, Jasokundeko Ama Birjinaren elizan; San Miguel Arkanjeluaren elizan eta San Bartolome elizan. Agerraldiek ere utzi dute arrastorik. Horren adibide da Anduagako zelaia (Ezkio).

Badira mundu zibilarekin lotutako beste adierazgarri batzuk ere: Udalak; Jauregi Handia (Legazpi Etxea), Areizaga, Baroikoa, Ipeñarrieta, Elorregi eta Bikuña jauregiak; baserriak, hala nola Igartubeiti baserria, Urretxuko Erdi Aroko parte zaharra eta Zumarragako plaza; baita eskualdeko geografia zipristintzen duten gurutzadura, pikota, karegile, izoztegi eta eskulturak ere.

Zepategiak, burdinolak, presak, ubideak, meatzeak, labeak, tailerrak, fabrikak, bizitegiak, gizarte-eraikinak... Horiek guztiek eskualdean oso errotuta egon den eta burdinaren kulturari lotua dagoen industria-jardueraren arrasto fisikoen multzo aberatsa osatzen dute.



Inprimitu
Kontsultak Egiteko Formularioa
Lege Oharra | Kredituak