 |
 Burdinolen Ibilbidean proiektu desberdinak ikus daitezke, bisitariari Erdi Arotik industrializazioa Legazpira iritsi zen arteko (XX. mende hasiera) burdinaren inguruko lanaren ikuspegi zabala eskaintzen diotenak. Proiektu batzuk burdinola zaharrak berreskuratzea edo esku-hartze arkeologikoa egitea izan dira.
Turismo Bulegoa bisitatzea gomendatzen dizugu irekiera-ordutegiei buruzko informazioa eskatu edo txartelak erosteko. Dendan eskualdeko baserrietan egindako artisau-lanak eta produktu naturalak aurkitu ahal izango dituzu. Taberna-jatetxean inguruko produktuekin egindako janari tradizionala eta olagizonek jaten zituzten plater tipikoak dastatzea gomendatzen dizugu.
HISTORIA PIXKA BAT
Legazpin Burdinaren historia duela 1.000 urte baino lehenago hasi zen. Hasiera batean, burdina mendiko haizeoletatik lortzen zen. Beranduago, teknika berriez baliatuz, gurpil hidraulikoa kasu, burdinolak ibaiertzetan kokatu ziren eta produkzioak nabarmen egin zuen gora. Urola (burdinoletako ura euskaraz) ibaiaren ibilguan 15 burdinola baino gehiago egon ziren eta euskal burdina, kalitateagatik, erreferentzia bihurtu zen Europako merkaturik garrantzitsuenetan. Burdinolen Urrezko Aroa izan zen.
|