 |
Industria Kulturaren Gipuzkoako Ibilbidea turismo- eta kultura-ibilbidea da, eta, lehen fasean, Euskal Herriaren ezaugarriak hobekien azaltzen dituen historiaren zati bat erakusten du: industria-kultura.
Ibilbide horretan, museo bihurturiko hamar espazioren bidez, Gipuzkoaren industria-izaera askotarikoa eta dinamikoa erakusten da, gehien bereizten duten sektoreetan: meatzaritza, burdinaren ekoizpena, erraminta makina, ontzigintza, komunikazioak, zementua, elikadura etab. Horiek guztiek mendetan gauzatutako Gipuzkoako industria-garapenaren ezaugarri orokorrak erakusten dituzte. LENBUR Lurralde Museoaz gain, honako museoak sartzen dira ibilbide horretan:
Untzi Museoa (Donostia),
Museum Cemento Rezola (Donostia), Gorrotxategi Konfiteri Museoa (Tolosa), Ormaiztegiko zubia (Ormaiztegi), Zerain Parke Kulturala (Zerain),
Gatzaren Ekomuseoa Leintz Gatzaga (Leintz Gatzaga), Erraminta Makinaren Museo Fundazioa (Elgoibar), Trenbidearen Euskal Museoa (Azpeitia) eta Agorregiko Burdinola eta Errotak (Aia).
Industria Kulturaren Ibilbidean honako leku intersgarriak aurki daitezke:
|