Sarrera | Berriak | Irudiak



© 2010 LENBUR Fundazioa | Harreman
Euskal Burdinaren Museoa
Igartubeiti Baserria
Mineralen eta Fosilen Museoa
Artzaintzaren Ekomuseoa
Igarralde Goena Baserria: Ogiaren Txokoa
Aikur Erle Museoa

MUSEOAK ETA ZENTROAK

Igartubeiti Baserria

Igartubeiti baserria, Euskal Herri osoan parekorik ez duena, Ezkio-Itsason dago, eta 2001eko udan Gipuzkoako Foru Aldundiak publikoari zabaldu zion, erakusketa-gune gisa. Igartubeiti XVI. eta XVII. mendeetako egurrezko arkitekturaren erakusgarri da, eta euskal baserriaren Urrezko Aroaren isla garbia.

Baserrira egindako bisitan, hainbat altzari eta tresna aurkituko ditugu, egurrezkoak gehienak eta funtzioaren arabera antolatuak gela bakoitzean.

Gaur egun, XVI. mendeko dolare oso baten funtzionamendua ikusteko aukera eskaintzen du, bertan sagardo-ekoizpenaren erakustaldiak egiten baitira. Gainera, baserri horretan sagar prentsatuaren, belarraren eta lehortzen jarritako larruen usaina suma ditzakegu, baita ke-usaina ere. Era berean, sukaldeko ilunantzean eta ukuiluan barneratzen gaitu, eta gure pausoek egurrezko pisua kraskatzen dute ganbaran. Azken batean, gure arbasoen bizimodura eta lanbidera gerturatzen gaitu.

Bisita-orduak:

Uztailetik irailera eta asteartetik igandera:

10:00 - 14:00
16:00 - 19:00

Urritik ekainera eta asteazkenetan eta ostiraletan (ordua eskatu duten taldeentzat):

10:00 - 14:00

Larunbata, Igande eta jaiegunak:
10:00 - 14:00
16:00 - 19:00

Bisita gidatuak:
11:00, 12:30 eta 17:30
45 min. inguru irauten dute
Gure XVI. eta XVII. mendeetako arbasoen bizimodua azaltzen dute bisitek, eta sukalde, logela, ukuilu eta XVI. mendeko dolarea ikusten dira (sasoia denean, sagardoa egiteko metodoaren erakustaldiak ere egiten dira).


Tel..: 943 730 428
Faxa: 943 733 163
Bisita gidatuak: mirandaola@lenbur.com

Informazio gehiago lortzeko, egin klik hemen.




Inprimitu
Kontsultak Egiteko Formularioa
Lege Oharra | Kredituak