 |
|
 |
Mineralen eta Fosilen Museoa |
 |
Urretxuko Kultur Etxearen beheko solairuan dago. Mineral eta fosilen bilduma aberats hori Aguado sendiak utzi dio udalari aldi baterako, eta bi zati ditu: bata mineralei buruzkoa da, 1.000 pieza inguru ditu katalogatuta eta sailkatuta, eta, konposizioaren arabera, hamaika taldetan banaturik daude; bestea fosilei buruzkoa da, bost kontinenteetako piezak ditu, eta ordena kronologikoan antolaturik dago. Horrez gain, erakusketak haitzei buruzko atal berezi bat du; baita balio didaktiko handiko elementu bat ere: Museoko maleta.
1987an sortu zenetik, Museoaren inguruan, Mineralogia eta Paleontologiari buruzko Kultur Astea antolatzen da. Azaroaren 1eko jaiarekin batera izan ohi da, eta askotariko edukiak ditu: ibilaldiak, hitzaldiak, lehiaketak, ikastaroak, jolasak… eta asteburuan egiten den Mineral, Fosil eta Harribitxien Aretoa.
Bisita-orduak:
|
Astelehenetan:
16:30 - 21:00
Asteartetik ostiralera:
9:00 - 13:00 eta 16:30 - 21:00
Larunbatetan:
9:00 - 13:00 |
Uztailean goizez bakarrik eta Abuztuan itxita
Tel.: 943 730 428
Faxa: 943 733 163
Posta elektronikoa: mirandaola@lenbur.com
Informazio gehiago lortzeko, egin klik hemen. |
|


 |
|
|
|
|
|
|