Sarrera | Berriak | Irudiak



© 2010 LENBUR Fundazioa | Harreman
Euskal Burdinaren Museoa
Igartubeiti Baserria
Mineralen eta Fosilen Museoa
Artzaintzaren Ekomuseoa
Igarralde Goena Baserria: Ogiaren Txokoa
Aikur Erle Museoa

MUSEOAK ETA ZENTROAK

Artzaintzaren Ekomuseoa

LENBUR Fundazioak artzaintza eta Idiazabalgo gazta nola egiten den lehen eskutik ezagutzeko aukera eskaintzen dizu, Artzaintza Ekomuseoaren bidez. Legazpiko Telleriarte auzoan dagoen Erraizabal baserrian (XVI. mendekoa) kokatuta dago museoa.

Artzainak eta olagizonak bat egiten dute gure iraganeko paisaia sozialean. Nekazari, meatzari eta errotariekin batera, artzainak eta olagizonak ere unibertso bereko parte izan ziren. Unibertso horretan bakoitzaren ekarpena funtsezkoa zen, zenbaitetan bizikidetzak interes-gatazkak ere eragin zituen arren. Nolanahi ere, olagizonek ere gaztarekin jaten zuten ogia, eta gazta da artzaintzaren gailurra.

Ekomuseoak, ikus-entzunezko emanaldi baten bidez, artzainak gizatiartutako paisaia birsortu, eta urtaro bakoitzean ganadua nola manejatzen zen erakusten du. Gainera, erakusketa iraunkorrak alderdi hauek erakusten ditu: ingurune fisikoan zehar ibilaldi bat, ganaduaren transhumantzia, bordako artzaintza, artzaintzarako kortak eta txabolak, latxa arrazako ardiak, ardiaren bizi-zikloa, artzainaren lanbidea eta Idiazabalgo gazta artisau-eran, tradizionalki eta gaur egun nola egiten den. Are gehiago: nahi dutenek gazta egiteko prozesuan parte hartzea barne duen bisita eskatu ahal izango dute.

Artzaintza Ekomuseoa ere Lurralde Museoaren Burdinolen Ibilbidearen barruan dago.

Artzaintza Ekomuseora bisita gidatuak eta ikus-entzunezko emanaldia.
Aste barruan, aldez aurretik ordua eskatuta.Igandeetan: Artzaintza Ekomuseora bisita gidatuak eta ikus-entzunezko emanaldia.
Aste barruan, aldez aurretik ordua eskatuta.
Igandeetan: 10:30ean eta 11:30ean
Bisitaldiaren iraupena: 1 ordu inguru.
Bisitaren iraupena:1 ordu inguru.
Tel.: 943 730 428
Faxa: 943 733 163
Posta elektronikoa: mirandaola@lenbur.com

Informazio gehiago lortzeko, egin klik hemen.






Inprimitu
Kontsultak Egiteko Formularioa
Lege Oharra | Kredituak