Sarrera | Berriak | Irudiak



© 2010 LENBUR Fundazioa | Harreman
Euskal Burdinaren Museoa
Igartubeiti Baserria
Mineralen eta Fosilen Museoa
Artzaintzaren Ekomuseoa
Igarralde Goena Baserria: Ogiaren Txokoa
Aikur Erle Museoa

MUSEOAK ETA ZENTROAK

Igarralde Goena Baserria: Ogiaren Txokoa

Ogiaren Txokoa Legazpiko Brinkola auzoko Igaralde-Goena baserrian dago, eta gure eskualdeko errota- eta ogi-tradizioaren ezaugarriak erakutsi nahi dizkizu. Espazio horrekin, LENBUR Fundazioak, azken batean, gizakiak antzina-antzinatik gure ingurunean gauzatu dituen jarduera-multzoa erakusteko elementu bat gehiago eskaini nahi du. Besteak beste, artzain, olagizon, nekazari eta meatzariekin batera, errotaria eta ogiaren kontsumoa ere etengabeko elementuak izan dira gure historian. Hori guztiarengatik, LENBURrek ezinbestekotzat jo zuen bere garaian ogiari espazio museologikoa eskaintzea.

Ogiaren Txokoak hazia landatzetik hasita, irina nola egiten den azaldu, eta ogia labetik atera arteko prozesua erakusten dizu. Nekazaritza-tresnak, hazia mugitzen duen errota, ogia erretzen duen labea eta beste elementu asko daude gune horretan. Era berean, familiak etengabe mahaian izan duen betiko produktu horren sinbologiari eta bere balio osasungarriei ere leku garrantzitsua eskaini zaie gure Ogiaren Txokoan.

Ogiaren Txokoa ere Lurralde Museoaren Burdinolen Ibilbidearen barruan dago.


Bisita gidatuak:
Aste barruan, aldez aurretik ordua eskatuta.
Igandeetan: 10:30 eta 11:30
Bisitaren iraupena:30 minutu inguru.
Tel.: 943 730 428
Faxa: 943 733 163
Posta elektronikoa: mirandaola@lenbur.com

Informazio gehiago lortzeko, egin klik hemen.




Inprimitu
Kontsultak Egiteko Formularioa
Lege Oharra | Kredituak