Sarrera | Berriak | Irudiak



© 2010 LENBUR Fundazioa | Harreman
Euskal Burdinaren Museoa
Igartubeiti Baserria
Mineralen eta Fosilen Museoa
Artzaintzaren Ekomuseoa
Igarralde Goena Baserria: Ogiaren Txokoa
Aikur Erle Museoa

MUSEOAK ETA ZENTROAK

AIKUR Erle Museoa / Museo de las Abejas

AIKUR Erle Museoa aisialdiko eta kultur arloko proposamena da. Ekimen hori Josune Epelde eta bere senarra Elias Otegi erlezainek bultzatu dute, lan horretan Legazpiko Lenbur Fundazioaren babesa izan dutelarik.

AIKUR museoaren historia 90eko hamarkadan hasi zen. Garai haietan Josune eta Elias etxe ondoan materiala gordetzeko erabiltzen zuten biltegian erleen bizitzari buruzko informazioa eskaintzen hasi ziren. Museoa Urretxuko kanpoaldean dago, bere ingurune naturalean; bertatik ederra da ikuspegia eta gertu daude Santakutz Hotela eta Santa Barbara ermita.

Museoak bi solairu ditu.

Behe-solairuan harrera dago eta, bertan, Josunek eta Eliasek egindako produktuak saltzen dira. Dendatik Museoan sartzen da zuzenean. Museoan hiru eremu desberdin daude: Mitologia eta historia, erlezaintza eta polinizazioa eta produktuak. Eremu bakoitzean ukimenezko pantaila bat dago eta hark eremu horren gaineko informazio zabala eskaintzen du. Modu berean, erlezaintzan erabiltzen diren tresnak daude ikusgai eta Euskal Herrian antzinan erabiltzen ziren erlauntza-ereduak ere ikus daitezke. Solairu honetatik eztia ateratzeko planta modernora eta funtzionalera pasatzen da.

Goiko solairuan erleen bizitza erakusten du museoak. Erle erraldoi batek ongi etorria ematen die bisitariei eta bere morfologia azaltzen die. Horrela, atzetik argitutako ukimen-panel batean erlearen barruko organoak eta guruinak ikus daitezke. Beste pantaila batean guk irudi bat nola ikusten dugun erakusten da eta bertako botoia sakatuz gero, irudi bera erle batek nola ikusten duen ikus daiteke. Beste panel batean komunikazio-dantza eta erlekumaldia nola ematen den erakusten da. Museoak erleak bere erlauntzetan nola bizi diren ere erakusten du. Horretarako, bi erlauntza daude kristalaren atzean eta, bertan, erleek modu naturalean eraiki dute abaraska. Solairu horretatik ikus-entzunezko gelara eta tailerrera pasatzen da.

Museoak 260 m² ditu eta tradizioa eta modernitatea uztartzen ditu. Erlauntzen eta antzinako erreminten ondoan argi-panelak, kolorez beteriko panelak eta ukimenezko pantailak aurkitzen ditugu. Kanpoaldean bisitariek inguruko landare desberdinak ikus ditzakete bertatik dagoen pasealekutik osteratxoa eginez gero. Halaber, bertan ikusi ahal izango dituzte leku desberdinetatik ekarritako antzinako erlauntzak.

Museoa 2007ko irailaren 27an zabaldu zen.
Harremanetarako telefonoa: 943-730428 (Urola-Garaia Eskualdeko Turismo Bulegoa)
Ordutegia: larunbat, igande eta jaiegunetan goizeko 11:00etatik 14:00etara. Aste barruan aldez aurretik hitzartutako taldeentzako bakarrik zabalduko da.

Prezioak.
Banako sarrera - 3,00 euro
Ikasle-taldeak - 2,00 euro
Lenbur-eko ?Burdin Harana Txartela? dutenak, doan.
Helbidea: Santa Barbarako bidea - 20700 Urretxu
GPS koordenadak: n: 43° 05' 42", -w 2° 19Ž 37"





Inprimitu
Kontsultak Egiteko Formularioa
Lege Oharra | Kredituak